2013/03/20

ITZIAR GAMERO

Atzo, martxoaren 19an, Itziar Gamerok, ipuin -kontalariak,  bisita bat egin zigun.
Lehendabizi Haur Hezkuntzako ikasleekin egon zen Liburutegi txikian. Primeran pasatu zuten haurrek, Itziarrek  eskeini zizkien asmakizun eta kontakizunekin.

Beranduago 2. mailako ikasleak Liburutegi Handian bildu ziren. Ipuin-kontalari izateaz aparte antzezle bikaina dela Itziar azpimarratu behar dugu. Aho zabalik utzi gintuen eta berriz ikusteko gogoz!!

LASTER ARTE, ITZIAR

No hay comentarios: